XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Alderdi abertzaleen arteko akordioa agintaldi barrirako udal erakundeetanJuan Karlos Goienetxeak hirugarren bidarrez jaso dau agintzeko bastoia.
Udal Osoko Bilkuran ordezkatuta diran hiru alderdi abertzaleek gitxiengoko programa bateratua onartu dabe
Datozen lau urteotan bete beharko daben egitaraua 25 puntutan oinarritzen da: Alde Zaharra berreskuratzea, ordezko arauen kudeaketa jarraipena, industrialde barria garatu edo herri saneamendu osoa bultzatzea izango dira lehentasunak besteak beste.
Parte hartu gura daben herritarrek, batzorde guztietara joateko aukera izango dabe eta lehiatila bakarraren aldeko konpromezua berretsi dabe:
Programaz gainera, kartera banaketa gauzatu dabe.
Gobernu Batzordean bost partaide izango dira: alkatea, Gaizka Gabantxo eta Josan Apraiz EA ordezkatuz, Jon Abaitua EAJ/PNVren aldetik eta Benito Ibarrolaza EH.
Hiru erakunde politikoek bakoitzaren ideia politikoak errespetatzen eta alkarreri besteenak ez ezartzen konprometitu dira.
EAJ-k
EH-k 35 lan orduko aste orokorraren, administrazioan 32, aldeko apostua egiten dau.
Hiru alderdiek zentsura moziorik ez aurkezteko ezta euspenik emoteko erabakia hartu dabe, aurrekontuak onartzeko konpromezuaz batera.
EAko hautagaiak alderdi abertzaleak bakarrik izatea bilkuran oso inportantetzat jo eban,
Udaletxea zerbitzu enpresa dalakoan da alkatea.
Herritarrak zerbitzatzearen aldeko apustua egingo dauala aipatu eban hautaketa ekitaldian bertan.
Irailaren 3 edo 6an Osoko Bilkura ospatuko da, batzorde guztiak irailan zehar joango dira eratzen. Abuztua hile ez eraginkorra deklaratu dabe.